16:30etik 19:30era, hilaren 14ra arte, bagilearen 30etik garagarrilaren 11ra izango dan Haur Txiki Txokorako, udalekuetarako eta garagarrilaren 12tik 18ra izango dan Bediako Uda Gaztean izen-emoteak liburutegian. Baita Udako ludotekea Ludosport-erako be. Garagarrilaren 14tik 24ra izango da eta talde bi izango dira: Haur Hezkuntzako umeentzat, zirku tailerra eta ipuin kontaketak eta Lehen Hezkuntzan dagozanentzat robotika eta patinajea.
Mar Mar Teatro konpainiaren Elara, bidaia bat izarretara antzezlana Lasarte Aretoan.
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen ZtandaP binakako bakarrizketea Kultur Etxean.
Momotxorroak, kaos baten istorioa dokumentala eta berbaldia Kultur Etxean.
The Half Nelsons, americana, country eta folk taldearen kontzertua The Quiet Corner tabernan.