Hilaren 6ra arte, dimoztarrak ez diranek emon ahal izango dabe izena Iratxe Etxebarriaren Bizirik bizi. Ongizatea eta bizipoza barrura begirako ikastaro praktikoan Dimako udaletxean, 94 631 57 25 telefonoan edo kultura.dima@bizkaia.org helbidean. Prezioa 150 euro.
Kontuleku, 4 eta 8 urte bitarteko ume eta gurasoentzat irakurzaletasuna familian bultzatzeko ekimena ludotekan.
Eleizalde Bediako Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatutako Elizondora urtekerako sarreren salmentea eskoletan.
Berbalagunek antolatuta III. Tostada Txapelketea Atxeta tabernako plazan.
Alvaro Rabelli eta Sweet Winds bikotearen Moby Dick berbaldia eta musika emonaldia Kultur Etxean.