Urri lehenengoaren 26ra arte, Areatzako Mendi Martxarako izen-emotea zabalik https://areatzakomartxa.blogspot.com webgunean.
Zemendiaren 10era arte, Lemoatx Trail mendi lasterketarako izen-emotea zabalik https://www.buscametas.com/modulos/ticket/evento.php?codigo=1194 estekan.
17:00etatik 19:00etara, astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Hilaren 23an eta 28an itxita.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Urri lehenengoaren 20ra arte emon daiteke izena Eskulanak, Zurezko talla eta pirograbazioa, 3. adineko gimnasia, Zumba, Pilates, Entrenamentu funtzionala, Hipopresiboak, Biodantza, Euskal dantzak nagusientzat, Euskal dantzak 10-15 urte bitartekoentzat, Margogintza, Irakurleen txokoa Alaine Agirregaz, Irakurketa kluba 2-5 urteko umeen familientzat eta Irakurketa kluba 6-8 urteko umeen familientzat.
Urri bigarrenaren 31ra arte, greba egunetan kiroldegia zarratuteagaitik abonu eta ikastaro tasak itzultzeko eskaerak egiteko epea, kiroldegiko harreran edo kiroldegia@igorre.net helbidean.
Urri lehenengoaren 30era arte, emon daiteke izena Euskara eskolak, Euskara merkatarientzat eta Pertsona migratuentzat euskara ikastaroetan www.lemoa.net webgunean.
Urri lehenengoaren 30era arte, Gure sareak josten eta ehuntzen, Esperientziak kontatzearen balioa, Teknologia berriak pertsona nagusientzat, Elikagaien kontserbazioa eta Risoterapia ikastaroetan www.lemoa.net webgunean.
Izena emon daiteke udaletxean, hilaren 27an egongo dan podologia zerbitzurako.
08:00retatik 15:00etara eta astelehenetan, 15:30etik 17:30era, hilaren 20ra arte, udal ikastaroetan izena emoteko epea udaletxean eta https://forms.gle/zPdLNKgh2zqB1HCB6 estekan. Ikastaroak: Eskulanak, Crossfit, Zunba, Spinning, Pilates, Mantenimendu gimnasia, Puntua eta kakorratza, Euskal dantzak, Ehoziri lanak, Joskintza, Luzaketak eta Yoga dira.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era. Publikoari arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Ikasgelaren zerbitzua Bete-beteka ikasgelan. Astelehenetik barikura 09:00etatik 16:00etara eta 19:30etik 21:30era; zapatu eta domeketan, 09:00etatik 21:00etara. Izena emoteko eta erreserbea egiteko 16:30etik 19:30era liburutegian. Txartela personalizaua da eta liburutegian jaso behar da.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
16:30etik 19:30era, hilaren 19ra arte, urri bigarrenaren 12an izango dan Arratiako Tranbidearen Bidea urtekerarako eta urri bigarrenaren 26an izango dan Itsasmendi txakolindegira urtekerarako izen-emotea liburutegian.
16:30etik 19:30era, hilaren 19ra arte, Udalak eratutako ikastaroetan izena emoteko epea. Ikastaroak: Yoga, Pilates, Koroa, Euskal dantzak, Jauziri Dantza Taldea, Euskera ikasteko ikastaroa, Marrazketa, Gimnasia erritmikoa, Memoria kognitiboa, Oinarrizko interneta eta Batzen-Kido.
16:30etik 19:30era, hilaren 20ra arte, Gaztegunerako, difusino talderako, ikasgela zerbitzua erabilteko, Gabonetako apaingarriak sortzeako tailerrerako eta urri bigarrenaren 5ean izango dan gazteentzako Berangoko Sputnikclimbing-erako urtekerarako izen-emoteak liburutegian.