16:30etik 19:30era, hilaren 15era arte, bagilaren 25etik 28ra izango dan Adimen emozionala ikastarorako; garagarrilaren 1etik 12ra izango diran Txiki Txoko eta udalekuetarako; garagarrilaren 13tik 19ra izango dan Bediako Uda Gaztean eta garagarrilaren 15etik 24ra izango dan Ludosport-erako izen-emoteak zabalik liburutegian.
Emakume mugimenduen erantzun tresnak ikastaroaren lehenengo saioa, Idoia Eizmendi eta Emagin alkartearen eskutik, Kultur Gunean.
Ainhoa Insunza Garcia kirol medikuaren berbaldia Entrenamentu ikusezina kirol medikuntzan liburutegian.
Korrikaren omendua, Azterketak Euskaraz kolektiboa zer dan erakusten dauan Oihaletxea dokumentala Kultur Etxean.
Aitor Urkiza eta Iker Alvarez Harribitxi taldekoen Deiadar kontzertua Kotxepin Kultur Etxean.