Abenduaren 15era arte, Kultur Etxeko ikastaroetan izen-emotea. Ikastaroak: Akrobazia berriak 7 eta 12 urte bitartekoentzat, Akrobazia aurreratuak 7 eta 12 urte bitartekoentzat, Gazteen akrobaziak 13 eta 30 urte bitartekoentzat, Txi-Kung, Literatura tailerra, Hipopresiboak, Arte plastikoak eta Yoga.
Elkartasun Begiradak alkartearen azoka solidarioa arrastian, Efela, aniztasun funzionaldun personen alkartearen alde, Lehendakari Agirre kaleko autobus geralekuaren atzean.
Abenduaren 15era arte, konsumorako bonuak erabili daitekez. Bonuak komertzio honeetan erosi daitekez: Merceria Josier, Tximeleta, Batzoki Lemoa, Kresala, Argazkilune, Laiane Ileapaindegia, Farmazia Lemoa, Amorrortu, Lezat eta Bizkarran, 10 euroko prezioan, 15 euroko balioagaz erabilteko.
Hilaren 15era arte, Saharako Elkartea Arratian-ek antolatuta. Saharako errefujiaduentzako janari bilketea Harrera Etxean.
Hilaren 15era arte, Saharako Elkartea Arratian-ek antolatuta. Saharako errefujiaduentzako janari bilketea Herriko Bentan.
Hilaren 15era arte, Saharako Elkartea Arratian-ek antolatuta. Saharako errefujiaduentzako janari bilketea dendan eta eskolan.
Gazte Negulekuetarako izen-emotea 688 898 765 whatsappean.
Abenduaren 15era arte, Lasarte Aretoko bazkide izateko kanpainea.
17:00etatik 19:00etara, Ruper Ordorikaren hilaren 22ko Santa Kurtzeko kontzerturako sarreren salmentea udaletxean.
Makatzak Arratiako Ekologistak taldeak antolatutako Inguruko altxorrak ezagutu ala... suntsitu Xabier Ramos, Gartzen Martinez, Jasone Aldekoa eta J.A. Mintegiren argazki eta multimedia erakusketearen inaugurazinoa Kultur Etxean.
Irakurleen Txokoa. Miren Amurizaren Basa. Idazlea bertan egongo da. Kultur Etxean.
Eskupelota partidua Oinatz Bengoetxea-Imanol Agirre vs Titin III-Mikel Goñi kiroldegiko frontoian.
Feile musika zelta egiten dauan taldearen kontzertua The Quiet Corner tabernan.