Txori urdinak liburuaren aurkezpena Zigor Olabarria eta Santi Cobosen eskutik eta ostean, berbaldia Aitor Urrutxurtu Artabe FIES preso arteaztarragaz Herriko Bentan.
Abenduaren 10era arte, Axular Herriko Tabernak antolatutako Presoen Aldeko Argazki Lehiaketara bialdu daitekez argazkiak axularke@gmail.com helbidera. Hiru argazki gehienez personako jpg. formatuan. Gaia: giltza. Saria: Hatortxu rock jaialdirako sarrerea.
Hilaren 17ra arte, ikastaroetan izena emoteko epea udal webgunean. Ikastaroak: Ginekologia naturala eta sexu ahalduntzea II, Robotika haurtzaroan, Dronen munduan murgiltzen, Denboraren bankua eta Komunikazio ez bortitza.
Abenduaren 15era arte, Kultur Etxeko ikastaroetan izen-emotea. Ikastaroak: Akrobazia berriak 7 eta 12 urte bitartekoentzat, Akrobazia aurreratuak 7 eta 12 urte bitartekoentzat, Gazteen akrobaziak 13 eta 30 urte bitartekoentzat, Txi-Kung, Literatura tailerra, Hipopresiboak, Arte plastikoak eta Yoga.
2024ko zezeilaren 3ra arte, merkeago egin ahal dira erosketak. 20 euroan erositako bonuak 25 euroko balioa eukiko dau. Komertzioak: Aliprox, Andikoa harategia, Gauzak dendea, Arantza Zamalloa farmazia, Estankoa, Denda Barri fruta-dendea + Ke PAN okindegia eta Vade retro ule-apaindegia.
Abenduaren 15era arte, konsumorako bonuak erabili daitekez. Bonuak komertzio honeetan erosi daitekez: Merceria Josier, Tximeleta, Batzoki Lemoa, Kresala, Argazkilune, Laiane Ileapaindegia, Farmazia Lemoa, Amorrortu, Lezat eta Bizkarran, 10 euroko prezioan, 15 euroko balioagaz erabilteko.
Udagoien osoan, Gorbeia Parke Naturalak Otzarreta ingurua gozatuteko natura errespetauz, konzienziazino kartelak ipiniko ditu Barazar mendatearen inguruan.
Abenduaren 15era arte, Lasarte Aretoko bazkide izateko kanpainea.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Ikasgelaren zerbitzua Bete-beteka ikasgelan. Astelehenetik barikura 09:00etatik 16:00etara eta 19:30etik 21:30era; zapatu eta domeketan, 09:00etatik 21:00etara. Izena emoteko eta erreserbea egiteko 16:30etik 19:30era liburutegian. Txartela personalizaua da eta liburutegian jaso behar da.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.