11:00etan, horma baten irudia margoztu eta txapa tailerra; 13:00etan, Arantzazuko Argazki Lehiaketearen sari banaketea, eta ostean euskal kantak abestu triki-poteoan. Euskerearen Eguna.
12:00etan, 2024ko egutegiko Areatzako Argazki Lehiaketearen sari banaketea udaletxean; 12:30ean, kantu-poteoa herrian zehar, Kilometrokantu taldeagaz. Euskerearen Eguna.
09:30etik aurrera, hormairudia margoztu frontoian; 12:15ean, hasikerako agurra plazan; ostean, kalejirea, bertsoak, zanpantzarrak, jantzak, kantak… 13:00etan, ekitaldia frontoian. Euskerearen Eguna.
12:00etan, euskal kantutegiaren inguruko tailerra Kultur Etxeko goiko gelan; 13:00etan, kantu-poteoa Eingo taldearen eskutik Kultur Etxetik hasita; 19:00etan, Axut eta Artedrama konpainien Hondamendia antzezlana Lasarte Aretoan. Euskerearen Eguna.
11:30etik aurrera, taloak egiteko txokoa, kamisetak eta txapak margotzeko txokoa eta karaoke txokoa; 12:30ean, gaztaina erreak eta kale animazinoa Jon eta Olatz trikitilariakaz; 13:30ean, ekitaldia eta 19:00etan, Irati pelikulearen emonaldia. Euskerearen Eguna.
Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna, Pagomakurretik Lekandara (1.309 m) igoerea eta diplomen banaketea. Aldez aurretik izena emon behar da centenarios@emf.eus helbidean.
12:00etan, umeentzako talo tailerra eta talo-jana. Ostean, triki-poteoa herritik. Zaztaparrakek triki-poteoagaz rallya antolatu dau be. Euskerearen Eguna.
Antxo ta Pantxaren Eman bizia umeentzako antzerkia Kultur Etxean. Euskerearen Eguna.
Abenduaren 10era arte, Axular Herriko Tabernak antolatutako Presoen Aldeko Argazki Lehiaketara bialdu daitekez argazkiak axularke@gmail.com helbidera. Hiru argazki gehienez personako jpg. formatuan. Gaia: giltza. Saria: Hatortxu rock jaialdirako sarrerea.
2024ko zezeilaren 3ra arte, merkeago egin ahal dira erosketak. 20 euroan erositako bonuak 25 euroko balioa eukiko dau. Komertzioak: Aliprox, Andikoa harategia, Gauzak dendea, Arantza Zamalloa farmazia, Estankoa, Denda Barri fruta-dendea + Ke PAN okindegia eta Vade retro ule-apaindegia.
Abenduaren 15era arte, konsumorako bonuak erabili daitekez. Bonuak komertzio honeetan erosi daitekez: Merceria Josier, Tximeleta, Batzoki Lemoa, Kresala, Argazkilune, Laiane Ileapaindegia, Farmazia Lemoa, Amorrortu, Lezat eta Bizkarran, 10 euroko prezioan, 15 euroko balioagaz erabilteko.
Udagoien osoan, Gorbeia Parke Naturalak Otzarreta ingurua gozatuteko natura errespetauz, konzienziazino kartelak ipiniko ditu Barazar mendatearen inguruan.
Abenduaren 15era arte, Lasarte Aretoko bazkide izateko kanpainea.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Ikasgelaren zerbitzua Bete-beteka ikasgelan. Astelehenetik barikura 09:00etatik 16:00etara eta 19:30etik 21:30era; zapatu eta domeketan, 09:00etatik 21:00etara. Izena emoteko eta erreserbea egiteko 16:30etik 19:30era liburutegian. Txartela personalizaua da eta liburutegian jaso behar da.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
16:30etik 19:30era, abenduaren 5era arte, Gabonetako Bingo Kaferako izen-emotea liburutegian. Bingo Kafea abenduaren 17an izango da.
Abenduaren 15era arte, Kultur Etxeko ikastaroetan izen-emotea. Ikastaroak: Akrobazia berriak 7 eta 12 urte bitartekoentzat, Akrobazia aurreratuak 7 eta 12 urte bitartekoentzat, Gazteen akrobaziak 13 eta 30 urte bitartekoentzat, Txi-Kung, Literatura tailerra, Hipopresiboak, Arte plastikoak eta Yoga.
11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, hilaren 3ra arte, Mamen Lopezen Ubideko herritarren marrazki erakusketea gaztetxean.