X. Rokupa. 12:00etan, mahai-ingurua Kiñu okupau ebenakaz eta umeentzako tailerrak Herriko Tabernan; 14:30ean, bazkaria Kiñu Gaztetxean (txartelak Axular Herriko Tabernan salgai 16ra arte); 18:00etan, Ane Lindane Kukuma tabernan eta gero bafle-poteoa; 21:30ean, kontzertuak Kiñu Gaztetxean: Eire, Amooma, Gora Etorri eta DJ Matxinada.
Kirol eta ariketa fisikoaren astea. 09:00etatik 13:00etara, 12 eta 16 urte bitartekoentzat padela eta frontenisa kiroldegian; 11:00etan, HH2 eta DBH4ko bitartekoentzat, IV. Duatloi Txikia eta 7 urtetik gorakoentzat bizikleta ginkanea ikastetxean; 16:30ean, Lemoako pelotarien erakustaldia kiroldegian eta musikea, pintxo-potea, errifak eta sariak.
11:30etik 13:30era, zeramika ekintza Buztinola tailerrean. Izena aldez aurretik emon 615 731 182 telefonoan.
Neska gazteentzako Autodefentsa feminista tailerra eskolan.
Umeen sexu abusuak prebeniduteko sensibilizazino berbaldia udaletxeko 2. solairuko gelan.
18:00etan, pobreziaren kontrako eguneko ekitaldia frontoian: batutako dirua jasoko dauan proiektuaren aurkezpena: korua, jantzak, antzerkia, musikea, zozketea eta txokolatea.