18:00etan, Zeberio kantuz bideokliparen grabaketea eta inaugurazinoa Zubialdeko aparkalekuko karpan. Zeberioztarrek eta eragileek Zeberiorentzat beren-beregi sortutako abesti eta koreografia bat jantzatu eta abestuko dabe;19:00etan, Boga garagardaoaren katea Hogarrean; 20:00etan, Etzanderak Zeanuriko jantza taldearen emonaldia plazan; 21:00etan kontzertuak: Basatitiak, La Basu, Berta Vitter Sweet, Espinelis, Ziztada, DJ Latita, Alas Glow, Maria Rivero, Green Valley eta Woman Soldier.
Zemendiaren 4ko Euskararekin bat, euskaraz bat Bilboko manifestazinora joateko debaldeko autobusa, autobus paradan. Izena emon Dimako udaletxean, 94 631 57 25 telefonoan edo https://form.jotform.com/232834978535066 estekan.
eusGarako ikastaroetan izen-emotea zabalik zemendiaren 3ra arte. Telefonoz euskaraz ikastarorako https://labur.eus/Hxb0M estekan eta E-mailak euskaraz ikastarorako https://labur.eus/HfWEB estekan.
Helduentzako euskal jantzak barikuetan. Gazte Barriko gurasoak 45 euro hiruhilabetea; gainontzekoek 60 euro. Izena gaztebarri@gmail.com helbidean emon.
Herrian hil, hirian hil dokumentala eta Iñaki Peña zuzendariagaz solasaldia Lasarte Aretoan.