Jubiladuen alkarteak antolatuta Ana Martin psikologoaren berbaldia: Ongizate emozionala. Liburutegian.
19:00etan, zemendiaren 30eko greba feminista orokorra prestatzeko batzarra Kultur Etxean.
Liburutegia zabalik astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:30etik 13:30era.
Ganzabal Mendi Taldeak zemendiaren 19rako antolatutako Lemoatx Trailerako izen-emotea zabalik buscametas.com webgunean.
Hilaren 10era arte, 14an izango dan Euskal Jaiko bazkarirako txartelak salgai Batzokian, Bixerren, Eguzkin, Haginan, Ixuan eta The Quiet Cornerren. Menuak: ondo etorri gildea, marmitakoa, oilasko errea eta pantxineta; edo, humusa eta gazpatxoa, txanpiak berakatzagaz, seitana, gari zainzuri eta piper gorriakaz eta pantxinetea. Ogia, ura, kupeleko sagardaoa, urteko ardaoa eta kafea barne. Prezioa: 17 euro.
Hilaren 18ra arte, Ganzabal Mendi Taldearen 17. Argazki Lehiaketan argazkiak aurkezteko epea zabalik.
Hilaren 31ra arte bialdu daitekez, Lemoa gai hartuta egindako argazkiak kultura@lemoa.eus helbidera.
Udagoien osoan, Gorbeia Parke Naturalak Otzarreta ingurua gozatuteko natura errespetauz, konzienziazino kartelak ipiniko ditu Barazar mendatearen inguruan.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Ikasgelaren zerbitzua Bete-beteka ikasgelan. Astelehenetik barikura 09:00etatik 16:00etara eta 19:30etik 21:30era; zapatu eta domeketan, 09:00etatik 21:00etara. Izena emoteko eta erreserbea egiteko 16:30etik 19:30era liburutegian. Txartela (giltza) personalizaua egongo da eta liburutegian jasoko da.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Hilaren 20ra arte, Playmobilakaz belena egiten parte hartzeako izen-emotea liburutegian.
Astelehenetik barikura Udal Liburutegia zabalik. 17:00etatik 19:00etara.
Hilaren 20ra arte, 12 urtetik gorako gazteentzako bildurrezko makillaje tailerrerako izen-emotea liburutegian. Tailerra urri bigarrenaren 28an, 16:30etik 18:30era izango da. Baita San Martin eguneko (zemendiak 11) bazkarirako izen-emotea liburutegian.