Urkiolako Parketxeak antolatuta, Ibilbide mitologikoa: Baltzola eta Jentilzubi. Indusiko San Francisco de Olabarriko ermitearen ondoan. Izena emon aldez aurretik, 94 681 41 55 telefonoan edo urkiola.parke.naturala@bizkaia.eus helbidean.
Liburutegia zabalik astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:30etik 13:30era.
Ganzabal Mendi Taldeak zemendiaren 19rako antolatutako Lemoatx Trailerako izen-emotea zabalik buscametas.com webgunean.
Hilaren 10era arte, 14an izango dan Euskal Jaiko bazkarirako txartelak salgai Batzokian, Bixerren, Eguzkin, Haginan, Ixuan eta The Quiet Cornerren. Menuak: ondo etorri gildea, marmitakoa, oilasko errea eta pantxineta; edo, humusa eta gazpatxoa, txanpiak berakatzagaz, seitana, gari zainzuri eta piper gorriakaz eta pantxinetea. Ogia, ura, kupeleko sagardaoa, urteko ardaoa eta kafea barne. Prezioa: 17 euro.
Hilaren 18ra arte, Ganzabal Mendi Taldearen 17. Argazki Lehiaketan argazkiak aurkezteko epea zabalik.
Hilaren 31ra arte bialdu daitekez, Lemoa gai hartuta egindako argazkiak kultura@lemoa.eus helbidera.
Udagoien osoan, Gorbeia Parke Naturalak Otzarreta ingurua gozatuteko natura errespetauz, konzienziazino kartelak ipiniko ditu Barazar mendatearen inguruan.
Hilaren 8ra arte emon daiteke izena hilaren 13an izango dan Gorbeia Jubilatuen eta Pentsionisten alkarteak antolatutako Ezkio-Itsaso eta Bergarara bisita gidatuan eta bazkarian. Prezioa: 25 euro.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Ikasgelaren zerbitzua Bete-beteka ikasgelan. Astelehenetik barikura 09:00etatik 16:00etara eta 19:30etik 21:30era; zapatu eta domeketan, 09:00etatik 21:00etara. Izena emoteko eta erreserbea egiteko 16:30etik 19:30era liburutegian. Txartela (giltza) personalizaua egongo da eta liburutegian jasoko da.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Hilaren 20ra arte, Playmobilakaz belena egiten parte hartzeako izen-emotea liburutegian.
Astelehenetik barikura Udal Liburutegia zabalik. 17:00etatik 19:00etara.