Bagilaren 26tik garagarrilaren 4ra UEMAko Salto! udaleku ibiltaria. Hilaren 31ra arte, udalerri euskaldunetako gazteek emon daikie izena uema.eus webgunean edo 943 81 66 99 telefonoan. Parte-hartzaileek Orozkotik Dimarako bidea egingo dabe.
Aprilaren 11tik 14ra, 2016tik aurrera jaiotakoentzat egingo dan Aste Santuko kanpusean parte hartzeako izen-emotea 666 025 389 (Aitor) telefonoan. Kanpusa 09:00etatik 14:00etara izango da eta 50 euroko prezioa dauka. Frontoiko kirolak, sensibilizazinoa, eskulanak frontoiko jolasetarako, talde lana eta psikomotrizidadea eta beste jolas batzuk egingo dira bertan.
09:15etik 14:15era, hilaren 31ra arte, interneten bidez lana bilatzeko prestakuntza ikastaroa Kotxepin Kultur Etxean. Izena emon lemoanlan@aldalan.com helbidean edo 94 602 62 09 telefonoan.
22:00etan, Dimetaleroak Kultur Elkarteak antolatuta indie estiloko Cecilia Payne eta pop-rock-eko Arima taldeen kontzertuak Abaroa Aretoan.
20:00etan, Mice taldearen Lautada diskoaren aurkezpen kontzertua Kotxepin Kultur Etxean.
08:15etik 14:15era arte, martiaren 31 arte, mutil erropa bilketea Arratiako Institutuan. Dima Harrera Herria.
17:00etatik 19:00etara, mutil erropa bilketea frontoi txikian. Dima Harrera Herria.