16:30etik 19:30era, hilaren 17ra arte, Udalak eratutako Risoterapia eta Lehen sorospenak ikastaroetan izen-emotea liburutegian. Lehen sorospenak ikastaroa martiaren 22an eta 29an izango da. Risoterapia aprilaren 19tik maiatzaren 17ra.
16:30etik 19:30era, hilaren 17ra arte, 16 eta 26 urte bitarteko gazteen Coopera Senegalera bidaian izen emotea librutegian.
Hilaren 17ra arte, 16 urtetik gorakoek izena emon daikie www.lemoa.net webgunean, martiaren 27tik 31ra egingo dan bizikletan ibilten ikasteko ikastarorako eta 12 urtetik gorakoek, martiaren 5etik 26ra izango dan skate ikastarorako. Maila bi egongo dira skateko ikastaroan, hasikerakoa eta maila aurreratua.
18:00etan, kalejierea plazatik hasita; 19:00etan, Ogi Tostada Lehiaketea Herriko Tabernan.
10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara, Arratia Garbia informazino puntua frontoi txikian; 19:00etan, berbaldia udaletxean.
Dimako Aratusteak. Gaia: animaliak. 17:00etatik 18:30era, 4 eta 12 urte bitartekoentzat, Altxorarraren bila; 20:00etatik 21:00etara, 13 eta 17 urte bitartekoak; 18:30ean, txokolatea frontoi txikian; 18:30etik 20:15era, Orkresta Elektrotuna Elektrotxarangea frontoi txikian; 20:15etik 21:30era, poteoa Orkestra Elektrotunagaz tabernetatik.
17:00etan, kalejierea herrian zehar eskolatik hasita; 18:00etatik 19:00etara, Mugi zaitez disko festa Kultur Etxeko plazan; 19:00etan, txokolatea Kultur Etxeko plazan; 19:15ean, euskal jantza tailerra Kultur Etxeko plazan; 20:00etan albokariak herrian zehar.
18:30ean, Aratusteetako desfilerako pasarelearen prestaketea udaletxean.
Aratuste jaia. Gaia: Lantzeko Ihauteriak. 18:00etan, txokolatea; 19:00etan, Lantzeko zortzikoa, jantza-plaza eta musikea.