Eleizalde Bediako Jubilatu eta Pentsionisten bazkaria; 12:30ean, mezea alkarteko hildakoen memorian; 14:00etan, bazkaria Batzokian.
21:30ean, ateak zabaldu ZETAK taldearen kontzerturako. Ostean, Dj Easyer. Kiñu Gaztetxean.
Asterriako jaiak. 17:00etan, Ogaragoitiko iturriaren 70. urtearen ospakizuna: herriko txistulariakaz joan-etorria eta lora eta bertso eskaintzea; 18:30ean, biko desafioa: Luis Polanco azkoran eta Mikel Etxebarria ardi mozten, 19:00etan, Harriti Andra Proba Taldearen hordagoa Zeanuriko mutilei harria tiratuten; 20:30ean, odoloste jana; 21:00etan, gau jantzaldia Jainaga eta Narbaizagaz; bitartean zozketea. Ostean, musikea egunak argitu arte.
20:00etan, Lehendakari gaia antzezlana. Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Iker Galartzak eta Zuhaitz Gurrutxagak antzeztuko dabe Ramon Madaularen komedia hau Lasarte Aretoan. Bazkideek doban izango dabe antzezlana.
11:00etan, berbaldi-eztabaida, hizlariak: Monserrat Galceran, Maribel Casas eta Sebastian Cobarrubias; 14:30ean, bazkaria (erreserbak 94 602 88 55); 16:30ean, kafea eta Sofia Catala eta Rosa Perezen Colis Supect dokumentala; ostean solasaldi irekia Luciana Alfaro, Victor Pozas eta Giacomo Donadiogaz. Herriko Bentan.
10:00etatik 14:00etara, nekazaritzako elikagaien produktuen azokea Garbeko aparkalekuan.
09:00etan, urtekerea Zamakola alkartetik. 8,5 kilometro. Zailtasun ertaina.
19:30ean, ¿Hablamos coño? Nuestro Yoni antzezlana Ermitabarriko sanantonion.