11:30ean, Udalak eta Antzasti Museoak antolatuta, Dima 5 zentzumenekin tailerra Antzasti Museoan. Izena aldez aurretik emon harrera.dima@bizkaia.org helbidean edo 94 631 57 25 telefonoan.
11:45ean, 18-30 urte bitartekoentzako Martinez Lacuesta bodegara urtekerea Maratu Gazte Zerbitzuak antolatuta.
20:00etan, Mikel Etxabururen Ahaztu baino lehen ama poema liburuan oinarritutako Oroitzen hondarrak nota txikietan emonaldi poetiko-musikala Lasarte Aretoan. Pianoan, Izaskun del Cerro; kantuan, Nerea Zuloaga; poemak errezitetan, Mikel Etxaburu; irudiak, Yera Sanchez.
12:00etan, Telleriko Pump Track-aren inaugurazino jaia.
18:30ean, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, Demode Quartet taldearen Epa Txiki! umorezko ikuskizun musikala.