14:30ean, Arginatx Mendi Elkartearen bazkaria plazan. Izena Montero tabernan emon behar da, hilaren 15era arte.
10:00etan, Ubideko antxinako kaltzadatik ibilbidea. Gorbeia Turismok antolatuta. Izena 94 612 26 95 telefonoan, turismo@gorbeialdea.com helbidean edo www.basquemountains.eus webgunean emon daiteke.
Uda osoan zehar, Uda Gorbeian Marrazki Lehiaketea 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Marrazkiak bialdu gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus helbidera.
Arigune lez jarduteko, alkarte, establezimentu edo entidadeek, Euskaraldian parte hartzeako izen emotea zabalik www.euskaraldia.eus webgunean.
Abuztuaren 31ra arte, Pantailak Euskaraz Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeako aukerea. Pantailak Euskarazen kamisetea jantzita oporretako argazkia, Instagram, Twitter edo Facebookera igon @pantailakeus @pantailakeuskaraz #pantailakeuskaraz etiketatuz. Parte-hartzaileek sarien zozketan hartuko dabe parte.
Urri lehenengoaren 2ra arte, Ubidestroi Trail-en izena emoteko epea, www.kronoak.com webgunean.
Zemendiaren 30era arte, III. Argazki Lehiaketan parte hartzeako aukerea. Gaia: baserriko lanak. Argazkiak udal webgunean horretarako berenberegi sortutako espazioan ipini.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00etatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Abenduaren 1era arte, Udalak antolatutako Zeanuriko IV. Argazki Lehiaketarako argazkiak aurkezteko epea harrera@zeanuri.eus helbidean. Gaia: Zeanuri.