Uda osoan zehar, Uda Gorbeian Marrazki Lehiaketea 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Marrazkiak bialdu gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus helbidera.
Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta, hilaren 9ra arte, udako jarduera berezia. Arinsal, Alt de Comapedrosa (2.939 m); Malniu aterpea, Puigpedros (2.914 m); Cap del Rec aterpea, Tossa Plana de Lles/Pic de la Portelleta (2.904 m); Col de Portus, Madres (2.469 m) eta Bouillouses lakua, Carlit (2.921 m).
Arigune lez jarduteko, alkarte, establezimentu edo entidadeek, Euskaraldian parte hartzeako izen emotea zabalik www.euskaraldia.eus webgunean.
Abuztuaren 31ra arte, Pantailak Euskaraz Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeako aukerea. Pantailak Euskarazen kamisetea jantzita oporretako argazkia, Instagram, Twitter edo Facebookera igon @pantailakeus @pantailakeuskaraz #pantailakeuskaraz etiketatuz. Parte-hartzaileek sarien zozketan hartuko dabe parte.
Hilaren 11ra arte (14:00), Jaietako Kartel Lehiaketan lanak aurkezteko epea udaletxean. Kategoria bi egongo dira 14 urte artekoa eta nagusiena.
Abuztuaren 5era arte (14:00), Jaietako Kartel Lehiaketan eta umeen ekintzen Kartel Lehiaketan parte hartzeako lanak aurkeztu daitekez udaletxean.
Garagarrilaren 31ra arte, Ubidestroi Trail-en izena emoteko epea, www.kronoak.com webgunean.
Zemendiaren 30era arte, III. Argazki Lehiaketan parte hartzeako aukerea. Gaia: baserriko lanak. Argazkiak udal webgunean horretarako berenberegi sortutako espazioan ipini.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00etatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Abenduaren 1era arte, Udalak antolatutako Zeanuriko IV. Argazki Lehiaketarako argazkiak aurkezteko epea harrera@zeanuri.eus helbidean. Gaia: Zeanuri.
Jaiak San Kristobalen 10era arte. 20:30ean, San Kristobal jaietako hasikerako txupina. Ikusi egitaraua BEGITUren 6. orrialdean.