Barikuetan 19:00etatik 22:00etara eta zapatuetan 19:00etatik 23:00etara gaztelekua zabalik.
17:30etik 20:30era, barikuetan eta zapatuetan 17:00etatik 21:00etara gaztelekua zabalik.
Gorbeia Parke Naturalak antolatuta, bisita arkeologikoa: Parketxean dagoan arkeologia erakusketea bisitau eta gero Larrederreko moltso arkeologikora igon, Mendiganako trikuharria eta Sustrigiko aire zabaleko kokalekua ikustera, Juan Carlos Lopez Quintana arkeologoaren eskutik. Izena emon 94 673 92 79 telefonoan edo gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus helbidean.
Areatzako merkadua. 10:00etatik 14:00etara plazan. Egindako erosketa guztiek tokiko produktu loteen zozketan parte hartuko dabe.
20:00etan, Lilofee-ren kontzertua. Oktoberfest The Quiet Corner tabernan. Tabernetako kantuak kantauko ditue.
Hilaren 12ra arte, bioeraikuntza eta autosufizienzia energetikoaren gaineko ikastaroa. Basoa etxean. 350 euro, ostatua eta jana barne. Informazino gehiago eta izen emotea info.bioeraikitzen@gmail.com edo 646 742 241 eta 620 195 411 telefonoetan.
09:30ean, plazan. Andraizeak antolatuta, Bermeoko kofradiara sareginak ikustera. Arrain enkantea eta produktuen dastaketea, bazkaria Bermeon, Arrastia Bermeoko kaleetatik.
17:00etan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketea Lasarte Aretoan. Bertsolariak: Ander Ucelay Aristi, Garazi Navarro Ugarteburu, Gorka Pagonabarraga Agorria, Ibai Amillategi Ormaetxebarria, Julen Erezuma Arzanegi eta Mikel Goiriena Larrazabal.
19:00etan, Bibitxa Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartziaren umorezko ikuskizuna Kotxepin Kultur Etxean. Sarrerak www.lemoa.net webgunean.
18:30ean, Andra Mari eleizako XVI. Mendeko erretaula. Bisita gidatua. Gorbeialde Landa Garapen Alkarteak antolatuta. Andra Mari eleizan.
11:00etatik 14:00etara, Euskal Herriko Ahaide Nagusiak erakusketea Ermitabarriko San Antonio ermitan.