Urri bigarrenaren 31ra bitartean Bonodenda kanpainea martxan. AMEk eta Igorreko Udalak bonu kopurua 1.800etik 3.000ra igon dabe. 16 urtetik beherakoak be bonuak eskuratu ahal izango dabez.
19:00etan, Poesia hegalaria taldearen poesia errezitaldia The Quiet Corner tabernan. Errezitatzaileak: Pablo Cabañas, Ana Juez eta Irune Elexpe. Iker Allur-en musikeagaz.
19:00etan, Berri Txarrak-en gaineko Dardara dokumentala eta barriketaldia Marina Lameiro zuzendariagaz eta Izkander Fernandez kazetariagaz Kotxepin Kultur Etxean.
17:30etik 19:30era, abenduaren 2ra bitartean, eguenetan, Deskubritu gaitezen ahalduntzearen bidean tailerra Aitziber Hormazaren eskutik Kultur Etxean. Aldez aurretik izena emon mazalaandrataldea@gmail.com helbide elektronikoan edo 652 516 159 WhatsAppean.