Bediako ondarea ezetuteko hilaren 18an egingo dan urtekeran izena emoteko epea zabalik hilaren 15era arte. "Altxorraren bila" jolasaren bidez, modu didaktiko eta ludikoan Bediako ondare historiko eta arkitektonikoa ezetuko dabe bertaratutakoek.
Arratiako Ume-Gazteen 1. Argazki eta Bideoen Lehiaketea. Arratiako 18 urtetik beherakoentzako. Urri lehenengoaren 15era arte jasoko dira euskal mitologia eta ekologiaren inguruko erretratu eta bideoak. Antolatzaileak: Dimako Guraso Elkartea, Txumuluxueta eta Herri Ikastetxea. Parte-hartzaile bakotxak Mb bateko erretratua eta gehienez, minutu biko bideo bana bialdu ahal dau jentilakdiman@gmail.com helbide elektronikora. Hurrengo datuak be agertu behar dira mezuan: Izen-abizenak, kontakturako telefonoa, herria eta adina.
10:00etatik 12:30era edo 12:30etik 15:00etara, andren eta gizonen arteko bardintasunaren inguruko formazinoa Idoia Lekueren eskutik. Oinarrizko kontzeptuak eta sensibilizazinoa. Udaletxean.