Atzen urteetan egin danez, udal gehienek herritarren parte-hartzeagaz egin gura ditue aurrekontuak eta Zeberio da honen adibideetako bat. Saio desbardinak egingo dira baina lehenengo bilera informatiboa eguenean, hilak 12, egingo da. Plazako Ermita Zaharrean izango da lehenengo batzarra 18:30ean eta herritar zein eragile guztiak dagoz deituta. Bertan aurrekontuetarako prozesua azaldu eta zalantzak argituko dira.