MUSIKEA

Cabron Dandy taldearen kontzertua Zeberion

Ager Barragan

Bihar, hilak 6, arrastiko 19:00etan Cabron Dandy talde arabarrak kontzertua eskainiko dau Zeberioko Ermitabarri auzoan.

Cabrón Dandy 2024ko udan sortutako punk-rock eta rock and roll taldea da, Aiaraldeko (Araba) underground musikaren eszenan ibilbide luzea daukien lau musikarik osatua: Luis Vil (ahotsa), Iñigo Otaola (gitarra), Javi Peña “Toro” (baxua eta koroak) eta Ramiro Fernández “Rami” (bateria).

2025eko urri bigarrenaren 11n Lo inmediato izeneko lehen diskoa kaleratu eban taldeak, hamar abestiz osotutako lana. Berezitasun gisa, diskoa entsegu-lokalean bertan grabau eben, taldearen berezko soinua eta zuzenekoen freskotasuna mantenduteko asmoagaz. 

Cabrón Dandy taldearen proposamena argia da: rock zuzen eta indartsua egitea, apaingarri bakoa eta eszenatokian energia transmitidutea helburu daukana.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!