Carlos Parron ekonomisteak, Iker San Roman abogaduak eta Jon Macias geografoak, Zeberion etxebizitzari buruz egin dan azterketaren diagnostikoa azalduko deutsee herritarrei. Aitatu moduan Plazako Ermita Zaharrean izango da saioa gaur, hilak 21, arrastiko 18:00etatik aurrera eta herriko etxebizitzaren egoerea jakin gura dauan edonor dago gonbidauta gaurko azalpen-saiora.