Egizabalek periferiatik eta feminismoa erdigunean jarriz, klownklusioak, bakarrizketak eta inprobisaketa umoretsuak egiten ditu eta oingoan bere atzen bakarrizketea Gregoria Zeberioko Ermita Zaharrean egingo dau. Feminista jaio ala egin egiten da? galderatik abiatuta Egizabalek feminismoak bere bizitzan euki dauan eragina aztertuko dau pasadizo desbardinen bitartez ikerketea eginez, beti be, ikuspuntu umoretsu batetik.