Eguenean arrastiko 18:00etan hasiko da ikastaroa plazako Ermita Zaharrean eta bertan egunerokotasunean asko ikusten diran desfibriladoreak eta oinarrizko bizi euskarriak erabilten ikasiko dabe hurbiltan diranak. Nahiz eta, aitatu moduan, egunerokotasunean oso presente egon, jente gitxik daki zelan erabili behar diran elementu honeek eta hori ekiditeko antolatu dau Zeberioko Udalak ikastaro hau.
Gaur, hilak 5, da ikastaroan izena emoteko epearen atzen eguna eta gura dauanak udala.zeberio@bizkaia.org helbidean edo 94 648 10 79 telefonoan emon beharko dau bere izena.