Batzarra arrastiko 18:00etan izango da eta aitatu moduan, bertan, atzen hileetan Udalak egin dauanaren balorazinoa egingo dabe udalkideek eta herritarrek, momentuan zertan dabizan be azalduko dabe eta datozan hileetan daukiezan erronka eta helburuak azalduko dira. Herritarrek azalpenak entzuteaz aparte, daukiezan galdera eta kezkak adierazo ahalko dabez gaur batzar irekian.