Ikastaro bi egongo dira zabalik, entrenamentu funtzionala eta zumba ikastaroak hain zuzen be. Entrenamentu funtzionalaren ikastaroa Irati Etxeita zeanuriztarrak emongo dau martitzen eta eguenetan eta egun bakotxean lau saio egingo dabez:
· 17:00-17:55: mantentze-lanak
· 18:00-18:55: heziketa fisikoa
· 19:00-19:55: muskulazinoa
· 20:00-20:55: mantentze-lanak
Zumba ikastaroa barriz, Maialen Labandibar arteaztarrak emongo dau. Saioak eguaztenetan izango dira 17:30etik 18:30era. Ikastaro bietan izena emon gura dauanak udaletxean edo hurrengo estekan emon beharko dau: Zeberioko ikastaroak 2026-2027.