JAIAK

Jaiei hasikerea emongo deutsee zeberioztarrek

Ager Barragan

Atzo, hilak 2, txupinazo eguna baino lehenago, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoek ikuskizuna eskaini eben jaien bezpereari alaitasuna emoteko, baina jaiei hasikera ofiziala gaur, hilak 3, eguena, emongo deutsee zeberioztarrek arrastiko 19:00etan egingo dan txupinazoaren ekitaldi eta honen jaurtiketeagaz.

Urtero lez herritarrek, Eingo taldearen musikeagaz batera, limonada dastaketea egiten daben bitartean, txikiek be ondo pasetako aukerea eukiko dabe Txubel eta buruhandien aurretik korrika egiten.

Musikea be nagusi izango da aurtengo sandonietan. Gaurko arrastia, aitatu moduan, Eingo taldeak girotuko dau bere musika herrikoiagaz eta hurrengo egun bietan, bariku eta zapatuan, eszenatoki handiko kontzertuen momentua izango da. Barikuan Alarma Morea talde zumarragarrak emongo dau kontzertua eta euren runba eta musika flamenkoak herritarrak jantzan ipiniko dauz. Ostean, jantzakaz jarraituteko, Lehian erromeria taldea egongo da oholtza gainean gaueko ordu txikietararte. 

Zapatuan barriz, 23:00etatik aurrera, EH Sukarra talde mitikoak hartuko dau testigua. Gaua ondo amaituteko, Chill Mafia taldeko abeslaria izan zan Kiliki Frexkok bere Iltze 1 bakarkako lana aurkeztuko dau Zeberioko frontoiko eszenatokian.

Zapatuan, 21:00etatik 03:00etara, taxi zerbitzua egongo da doban Ugao, Artea eta Igorre artean. Zerbitzua eskatzeko 609 610 855 telefonora deitu behar da. 

Urri lehenengoak 3, eguena 
· 19:00etan, txupinazoa Zubialde eskolearen eskutik. 
· 19:00etan, Txubel eta buruhandiak. 
· 19:00etan, Eingo taldea. 
· 19:30ean, limonada dastaketea. 
· 21:00etan, zeberioztarren herri afaria. 
· 22:30ean, Eingo taldea. 

Urri lehenengoak 4, barikua 
· 12:30ean, umeentzako jolasak. 
· 15:00etan, jubiladuen bazkaria. 
· 17:30ean, esku-pelotea Zeberio Mandoiaren eskutik. 
· 19:00etan, La Tuna Bando elektrotxarangea. 
· 22:30ean, Alarma Morea. 
· 00:00etan, Lehian erromeria. 

Urri lehenengoak 5, zapatua 
· 10:30ean, Asel Ozerinjauregi Txirrindulari Martxa. 
· 14:00etan, Makailao, Patata tortilla eta Paella Txapelketak. 
· 19:00etan, Zutik elektrotxarangea. 
· 23:00etan, EH Sukarra. 
· 01:00etan, Kiliki. 
· 21:00etatik 03:00etara, taxi zerbitzua egongo da doban Ugao, Artea eta Igorre artean. Zerbitzua eskatzeko 609 610 855 telefonora deitu behar da. 

Urri lehenengoak 6, domeka 
· 12:30ean, umeentzako jolasak. 
· 13:00etan, mezea.
· 13:30ean, kalejirea. 
· 18:00etan, profesionalen pelota partiduak.

Urri lehenengoak 7, astelehena 
· 13:00etan, kalejirea Etxebarria aita-semeakaz. 
· 15:00etan, indaba jana. 
· 18:00etan, Rockalean elektrotxarangea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!