AEK

AEK-k zabalik dauka 2026-27 kursoko euskera ikastaroetan matrikuletako epea

Ager Barragan 2026ko irailaren 2a

Euskerea ikasi, maila hobetu edo titulu ofizialen bat lortu gura dabenentzako AEK-k zabalik dauka 2026-2027 ikasturteko euskera ikastaroetan izena emoteko epea. Maila guztietako eskolak eta ikasleen beharrizanetara egokitutako hainbat ordutegi eskaintzen ditu.

Ikastaroek Eusko Jaurlaritza-HABEren eta eskualdeko udalen dirulaguntzea daukie. Arratiako herritarrek Igorreko Elexalde kaleko 10. zenbakian dagoan euskaltegian emon ahal izango dabe izena. Informazino gehiago jasoteko, 94 631 56 57 edo 607 632 916 telefonoetara deitu edota arratia@aek.eus helbidera idatzi daiteke.

Zeberioko herritarrek, barriz, Arrigorriagako AEKn egin beharko dabe matrikulea. Izapidea aurrez aurre egin daiteke, baita online be, AEKren webgunean edo arrigorriaga@aek.eus helbidean. Argibide gehiago jasoteko edo Udalaren dirulaguntzen barri izateko, 94 671 40 76 edo 663 040 035 telefonora deitu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!