Euskal Herriko pailazorik ezagunenak beste urte batez egongo dira Zeberioko plazan, jaietan herriko txiki zein nagusienak euren Zerua lapurtu dute ikuskizun barriagaz barrezka ipini eta honeek sandoniak ahalik eta alaien hasi dagiezan.
Sinopsia:
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta dagoz zeruan izarrik ikusten ez dabelako. "Zer gertatu da zeruagaz? Lapurtu egin deuskue?" Birtxi farozainaren laguntzeagaz urdin infinitura abiatuko dira izarren bila... unibersoaren sekretuak ezetutera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko! "Etorri gura?".