GAZTEAK

Zeberioko gazteen kamiseta barriak eskatuteko atzen eguna

Ager Barragan 2026ko abuztuaren 20a

Zeberioko Gazte Elkartearen bosgarren urteurrenagaz batera alkarteak kamiseta barriak ipini ditu salgai eta gaur, hilak 20, da eskaerea egiteko atzen eguna.

Kamisetek hamabi euroko prezioa daukie eta aitatu moduan, kamisetak eskaera bidez salduko dabez eta honeek Zeberioko jaietan gazteek ipinten daben txosnan batu ahal izango dira.

Atzen orduko eskaerea egin gura dauanak hurrengo estekan klik eginda eskatu ahalko dau: https://labur.eus/ZGEkamisetak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!