auzoak

San Adrian eguna ospatuko da Argiñaon

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 30a

Zapatuan, hilak 1, 12:30ean hasiko da mezea ermitan eta hau amaituta, barauskarria serbiduko da hurreratutakoen artean.

Zeberio eta Arantzazu artean dago Argiñao auzoa eta bertako San Adrian ermitearen inguruan, jaia ospatuko da urtero lez, abuztuaren lehen astegoienean. Beraz, abuztuaren 1ean, zapatua, mezea egongo da entzungai 12:30ean eta hau amaituta, barauskarria egongo da auzotar zein ermitara hurbilduten diranentzako. Horrezaz gainera, saninazioak Gorbeian eta Zeberioko Undurragan, Zeanuriko Otzerinmendiko San Juston eta Dimako Artaun auzoan be ospatuko dira jaiak astegoienean. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!