auzoak

Upoko San Segismundon jaiak ospatuko ditue astegoienean

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 17a

Zapatuan mezea eta domekan txuzoaren ekitaldia, jantzak eta musikea egongo dira Zeberio eta Zaratamok alkarbanatuten daben ermitearen inguruan.

Zeberio eta Zaratamok alkarbanatuten daben Upoko San Segismundo ermitan, "Samarkondios" moduan be ezaguna, jaiak ospatuko dira oingo astegoienean. Aurten, Zaratamoko Udalari egokitu jako jaien antolaketea. Zapatuan, hilak 18, ospakizun erlijiosoa egingo da 12:00etan. Domekan barriz, hilak 19, eguerdian hasi eta iluntzera arte luzatuko dan jaia egingo dabe zeberioztar eta zaratamarrek. Domekako jarduera nagusia herri bien arteko mugarrien ekitaldia izango da, non txuzoak ipiniko diran; gainera, musikea eta jantzak izango dira protagonista

Burdin Hesiaren parte zan ametralladora habia

Ermita berezia da San Segismundo, ez bakarrik herri bik alkarbanatuten dabelako, urteotan istorio asko batu diralako baizik. Oin 90 urte berbarako, 1936ko garagarrilaren 18an San Segismundoko erromerian jantzan ebizan bitartean izan eben zeberioztar eta zaratamarrek militar faxisten altxamenduaren barri. Gero etorriko zanaren lekuko, San Segismundoren atzekaldean Gerra Zibilean Bilbo defendiduteko Burdin Hesiaren parte zan ametralladora habia bat dago.

Horrezaz gainear, Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II liburuan Juan Manuel Etxebarria Ayestak kontetan dau totelka berba egiten eben umeak eroaten ebezala San Segismundora, bedeinkatu eta toteltasuna osatuteko.

Egitaraua:

Garagarrilak 18, zapatua
  • 12:00etan, mezea ermitan.
Garagarrilak 20, domekea
  • 12:00etan, trikitilariak, dultzaina-joleak eta adar-joleak.
  • 12:30ean, txuzoaren ekitaldia.
  • 12:45etan, Zaratamoko jantzariak.
  • Gero, trikitilariak, dultzaina-joleak eta adar-joleak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!