TXIRRINDULARITZEA

Espainiako Txapelketan lehiatu da Oihan Rekakoetxea

Ager Barragan 2026ko ekainaren 23a

Guztiz ezkerrera dagoana da Oihan Rekakoetxea

Txirrindularitza baseko Espainiako Txapelketan Bizkaiko ordezkari moduan lehiatu zan Rekakoetxea bagilaren 20an Madrilen, baina aurrekoen erorte batek zapuztu eutsan lehenengo postuetako burrukea.

Txapelketan, 40 graduko tenperaturea protagonista nagusi izanda, lehenengo ginkanea egin eben. Rekakoetxea ondo ibili zan baina egindako akats bat zala-ta, 30. postuan geratu zan. Errepideko proban barriz, Rekakoetxea atzen metroetan oso aurrean joian, 5-6 postuan, baina bere aurrekoak jausi egin ziran zeberioztarra be atzeratuta. Bere aitak BEGITUn kontau dauanez, “sprint masibo” bat burrukatu behar izan eban eta atzenean, 36. postuan sartu zan helmugara.

Oihan Rekakoetxea Hernandez zeberioztarra, gaur egun Galdakao Gela taldekoa baina Arratiako ziklistan hazia, Torrejon de Ardozen (Madril) egon zan pasau dan barikuan, hilaren 20an, Eskolako Espainiako Txapelketan. Euskal Selekzinoak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehenak eroan ebazan, bai eta EAEko txapelduna, eta Rekakoetxea Bizkaiko ordezkaria izan zan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!