Bagilaren 12an hasi zan epea eta garagarrilaren 12ra arte eukiko dabe gura dabenek Kartel Lehiaketearen hamalaugarren edizinoan parte hartzeako aukerea. Egile bakotxak gehienez lan bi aurkeztu ahalko dauz kolore eta teknika librean eta A3 formatuan. Parte hartu gura dauanak udaletxean entregau beharko dauz lanak, sinadurarik barik eta eta sobre itxi baten bere datuak (NAN-aren kopia bat, telefono zenbakia…) sartu beharko dauz. Irabazten dauan kartela Udalaren jaubetzakoa izatera pasauko da eta parte-hartzaile bakotxak oparitxo bat jasoko dau.