Jaiak San Antonio egunaren bezperan, barikua, hilak 12, hasiko dira txupinazoagaz 17:30ean eta domeka iluntzean Mus Txapelketea amaitu artean auzotarrek ez dabe deskantsurako denporarik izango. Hamaika dira antolatutako jarduerak: pelota partiduak, sardina-jana, kaleko musika ekitaldiak, puzgarriak, mezea, bazkaria, txapel, igel, bola zein pato txapelketak, herri kirolak, euskal jantzak…
Bagilak 12, barikua
· 17:30ean, txupinazoa. Jarraian, pelota partiduak.
· 21:00etan, sardina-jana.
· 21:30ean, Perejilek folklore taldea.
Bagilak 13, zapatua
· 12:00etan, puzgarriak eta umeentzako tailerrak.
· 13:00etan, mezea ermitan.
· 13:30ean, barauskarria eta Auspokaleko trikitilariak.
· 15:00etan, auzo bazkaria.
· 18:00etan, txapel jaurtiketea eta Igel Txapelketea.
· 18:30ean, bola-jokoa.
· 19:30ean, meriendea.
· 20:30ean, DJ Alex eta animazinoa Lainegaz.
· 22:30ean, Kaiña-Bi Trikifarra.
· 01:00etan, txokolatea.
Bagilak 14, domekea
· 12:00etan, helduen pato lasterketea.
· 12:15ean, umeen pato lasterketea.
· 13:00etan, Harriti giza proba taldearen erakustaldia eta desafioa.
· 13:30ean, Gazte Barri eta Gangorri taldeen jantzaldia.
· 17:30ean, Mus Txapelketea.