Berbaldiak ordu bi iraungo ditu, gazteleraz izango da eta dobakoa. Bertan, errespetuzko hazkuntzea eta mugak zelan ipini, zelan egon presenteago familiaren barruko eta besteakanako harremanetan eta batez be zelan prebenidu eta hobetu osasun mentala adin txikikoen hazkuntzean jorratuko dabe hurbiltan diranak Monterogaz batera.
Gregorio Montero haur eta gazteen osasun mentalagaz, AGHA eta teknologia barriakaz lotuta dagozan arazoetan espezializatuta dago eta gaurkoan zati bitan egingo dau berbaldia. Lehenengo zatian prestakuntza eta jarraibideak emongo ditu eta bigarrena galderak eta eztabaida egiteko tailerra izango da.