URTEKEREA

Gipuzkoara urtekerea Austarriren eskutik

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 22a

Zeberioko Austarri Mendi Taldeak Gipuzkoa aldera urtekerea antolatu dau domekarako, hilak 24.

Orkatzategi (869 m) eta Aitzulo (edo Atxulo) Gipuzkoako Oñati udalerrian, Araotz auzoan, dagozan mugarri natural ikusgarri bi dira, Aizkorri-Aratz parke naturalean kokatuta. Aitzulo harkaitz-zubi erraldoi bat da (katedralean batzuetan “begi” moduan deskribatua) eta Orkatzategi tontorretik bista panoramiko ederrak dagoz. Urtekerako ibilaldiak daukozan 12 kilometroetan zehar Arantzazu (Gipuzkoa), Urkulu urtegia eta inguruan dagozan Anboto eta Aloña moduko mendiak ikusi ahalko dabez urtekerara doazenak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!