UDALEKUAK

Zeberioko udaleku irekietan izena emoteko epea zabalik

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 20a

Bagilaren 27tik 30era Gorlizen izango diran udalekuetan izen-emotea zabalik dago maiatzaren 29ra arte https://labur.eus/udalekuzeberio2026 helbidean edo Zeberioko udaletxean.

110 euroko prezioa dauka eta etxe batetik bat baino gehiago joan ezkero hurrengoek  % 20ko beherapena daukie. Udalekuak 2009tik 2014ra jaioetakoentzat dira. 2015etik 2023ra arte jaiotakoek ostera bagilaren 22tik garagarrilaren 10era arte izango dabe udalekuetaz disfrutetako aukerea. 

Astez aste emon ahal da izena; 65 euro aste bat, 104 euro aste bi eta 156 hiru astetan parte hartu ezkero. Izena https://labur.eus/udalekuzeberio2-2026 helbidean edo udaletxean emon behar da. 

Informazino batzarra 22an izango da 17:30ean 2015-2023 urte artekoentzat eta 18:15ean besteentzat, Plazako Ermita Zaharrean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!