JAIAK

Jai bikotxa Zeberion

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 15a

Gaur eta bihar Ermitabarriko San Isidroak eta Uriondoko jaiak ospatuko ditue Zeberion.

Gaur, hilak 15, lehenengo zitea eukiko dabe Zeberiotarrek Ermitabarrin. 13:00etan mezea egingo dabe eta ostean, mokautxoa egiteko aukerea egongo da Taberna Zaharrean. Bigarren zitea barriz bihar, hilak 16, eukiko dabe Uriondon. Auzoko jaien ospakizunari hasikerea emoteko 13:00etan mezea egingo dabe eta ostean mokautxoa. Arrastian barriz, hiru zeberioztarrek eta arteaztar batek osotutako Tukanon taldearen kontzertuagaz gozatuteko aukerea egongo da 19:00etatik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!