JAIAK

Barikutik domekara bitartean ospatuko dira santakurtzeak

Ager Barragan 2026ko apirilaren 29a

Zeberioko Santa Kurtze ermitearen inguruan jai giro parebakoa egongo da astegoienean, auzoko jaiak ospatuko dira-ta.

Bariku, zapatu eta domekea ekintzaz beterik datoz, goizetik hasi eta gauera arte: mendi urtekerea, lehiaketa gastronomikoak, jantzak, suzko zezena, herri kirolak, kontzertuak eta abar. Domekan barriz, dana batu eta inguruak txukun ixteko deialdia egin da eguerdirako.

Maiatzak 1, barikua
· 11:00etan, montajea.
· 18:00etan, txupinazoa.
· 18:45ean, Tortilla Txapelketarako izen-emotea.
· 20:00etan, tortillen aurkezpenak.
· 20:15ean, jantza-plaza.
· 21:00etan, Tortilla Txapelketako sariketea.
· 22:00etan, suzko zezena.

Maiatzak 2, zapatua
· 11:00etan, mendi urtekerea.
· 13:30ean, herri kirolak Jasoka taldearen eskutik.
· 15:00etan, bazkaria etxetik ekarritakoagaz (ura, ardaoa eta ogia jai batzordearen esku).
· 17:00etan, bingo musikatua.
· 18:00etan, jolasak eta txapelketak.
· 20:00etan, txokolatea.
· 21:30ean, kontzertuak: Kak, Makis 37, Talde sorpresa eta DJ-a.

Maiatzak 3, domekea
· 12:30ean, Elorri tailerra.
· 13:00etan, mezea eta erramu bedeinkapena, ostean mokautxoa eta konbidauen bazkaria.
· 16:00etan, desmuntatzea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!