Ibilbide luzeak 43 kilometro eta 2.400 metroko desnibela dauka, eta 07:00retan hasiko da; Piku Bikotx, Garaigorta, Untzueta, Upo edo Mandoia moduko tontorretatik igaroko da. Ertainak 24 kilometro eta 1.300 metroko desnibela ditu, 09:00etan hasita; Mintegi, Upo edo Tontorrandi zeharkatuko ditu. Laburrak, barriz, 15 kilometro eta 600 metroko desnibela dauka, eta 10:00etan abiatuko da, Zeberiogana eta Mandoiatik pasauta.
Bidean kontrol-postuak eta jan-edan guneak egongo dira, eta amaieran parte-hartzaileek janaria, dutxetako aukerea eta opari bana izango dabe.