BERBALDIA

Andren gorputzaren inguruko gogoetea Zeberion

Erredakzinoa 2026ko apirilaren 23a

Zeberion berbaldia izango da aprilaren 24an, barikua. “Etorkizuna adineko emakumeen gorputzetan jokatzen ari da” izenburua daukan saioa Mari Luz Estebanek eskainiko dau, 18:30ean, Ermita Zaharrean.

Berbaldiak andrazkoen gorputzaren inguruko gogoetea proposatzen dau, bereziki adinagaz lotutako bizipenak eta erronkak ardatz hartuta.

Mari Luz Esteban antropologoa eta ikertzailea da, eta bere ibilbidean genero, gorputz eta osasunaren inguruko gaiak jorratu izan ditu, ikuspegi sozial eta feministatik.

Ekitaldia Zeberioko Udalak antolatu dau, eta herritar guztiei zabalik dago.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!