Aurtengoan, barrikuntzea bazkarian egongo da, hau bertsolari gazteek girotuta egongo da-ta. Holan, Peio Molinuevo eta Maider Altuna arrigorriagarrak, Ekhi Zuluaga igorreztarra eta Aiala Irurtia arantzazuarra egongo dira kantetan. Arrastian, 19:00etatik aurrera, Orkestra Elektrotunak hartuko dau poteoa girotuteko ardurea.
Gauez barriz, 22:00etatik aurrera, kontzertuak egongo dira plazako aterpean, doban. Oholtzara igongo dira Euskoprincess abeslari hernaniarra, Boogie Riders talde arrigorriagarra, Gose ta Sue musika jartzaile arratiar bikotea eta Malaga, Bilbo, Laudio eta Orozkoko lau lagunek osotutako Barrrk taldea.