MENDIA

Kortaburun buzoi barria ipiniko dabe domekan

Erredakzinoa 2026ko martxoaren 20a

Argazkia: Geuria.eus

Austarri Mendi Klubak Kortaburu mendian (554 m) buzoi bat ipiniko dau datorren domekan, martiak 22. Urtekerea goizeko 09:00etan izango da, Zeberioko plazan.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, ibilbidea 10 kilometro ingurukoa izango da, eta 480 metroko desnibela izango dau.

Kortaburu Arrankudiaga eta Zeberioren arteko mugan dago, eta Untzuetako iparraldean dagoan tontorrik nabarmenena da. Mendi honek Nerbioi eta Zeberio haranak banatzen ditu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!