Lekukoa eroateko interesa daukienek izena emon behar dabe Udalak prestatu dauan formularioaren bidez. Horretarako, esteka honetan sartu daiteke: https://forms.gle/76Vboa4qa9Zx7329A
Izena emoteko epea martiaren 13an amaituko da, eguerdiko 14:00etan. Beharrezkoa balitz, parte-hartzaileen artean zozketa egingo da egun berean, 14:45ean, Zeberioko udaletxean.
Udaletik gogorarazo dabenez, Korrika euskerearen aldeko ekimen herrikoia da, eta herritar guztiei parte hartzera animau deutse. Helburua, beste behin be, euskerearen aldeko kilometroak batera egitea izango da.