SAN BLAS

Sanblasak Saldarianen ospatuko ditue zeberioztarrek

Ager Barragan 2026ko otsailaren 3a

Eguerdiko mezan kordelak bedeinkatu ostean mokautxoagaz biribilduko dabe jaia gaur, 12:00etatik aurrera.

Gaur, hilak 3, da San Blas eguna eta beraz, jaitxoa ospatuko da Zeberio eta Ugao artean dagoan Saldarian auzoko San Blas eta San Pedro ermitan. Urtero lez, 12:00etan batuko dira herritarrak ermitan eta mezea entzungo dabe bertan. Gero, datozan bederatzi egunetan jantzi eta ostean erretako kordelak bedeinkatuko dira. Ospakizuna mokautxoagaz amaituko dabe auzotarrek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!