BARDINTASUNA

Bardintasun eta Gizarte Batzordea 2026

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 20a

Hilaren 22an, eguena, Zeberioko Bardintasun eta Gizarte Batzordeak hainbat gai dituan batzarra egingo dau arrastiko 19:00etan.

Batzarra Zeberioko Ermita Zaharrean egingo dabe eta joaterik ez daukanak, aldez aurretik jakinarazo beharko dau. Batzarrean ikutuko diran gaiak honeek dira: Bardintasun planaren jarraipen batzordearen eraketea, bardintasun planaren barruan hurrengo hileetan egingo diran ekintzen zehaztapena eta beharrak jasotea, eta azkenengo, indarkeria matxistearen aurkako protokoloaren urteko lehenengo bilerea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!