SANESTEBAN

Etxazo eta Barbatxaoko jaiak ospatuko dira Zeberion hileon

Erredakzinoa 2025eko abenduaren 24a

Gehienak udan izaten badira be, Gabon sasoian ospatuten jarraituten dira auzoetako jai batzuk eta holan izango da Zeberion. Abenduaren 26an barikua, sanestebanak ospatuten dira Etxazon; abenduaren 29an barriz, Santomas Zaharraren jaia egingo da Barbatxaon.

Ermiten inguruko jaietan ohikoa danez, bietan ospatuko da mezea eguerdiko 12:00etan eta gero, barauskarria eukiko dabe bertara hurbiltan diranek. Horrezaz gainera, Etxazoko San Esteban ermitan mezea entzun eta zeozer jan eta edan ostean, herri kirol erakustaldiak egingo dira. Ibon Izak egingo ditu aurkezle lanak eta probalari lez, Jose Martin Bustinza "Tubi" eta Jon Loiola dimoztarra eta Irati Astondoa zeanuriztarra. Lasto-altxatzea, lasto-botatea, ingudea eta harria egongo dira erakustaldian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!