MENDIA

'Red Bull X-Alps 2025' dokumentalaren proiekzinoa eta berbaldia

Ager Barragan 2025eko abenduaren 22a

Mattin Iñiguez parapentistearen eskutik, Alpeak alderik alde hegan eta oinez ezetuteko aukerea egongo da gaur Zeberion Red Bull X–Alps 2025-eko ikus-entzunezko piezearen proiekzinoagaz eta honen gaineko berbaldiagaz.

Red Bull X-Alps mendi proba, munduko lasterketarik gogorrenetakoa da eta Mattin Iñiguezek lehen personan ikusi dau aurtengo edizinoan. Nahiz eta lasterketea ez amaitu, Iñiguezek adierazo eban moduan, lasterketa honetan parte hartutea kirolarien biziko erronkea izan da eta euren bizitzako momenturik ikusgarrienak eta hunkigarrienak bizi izan dabez.

Proiekzinoa eta berbaldia gaur egingo da Zeberioko plazako Ermita Zaharrean egingo dabe arrastiko 19:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!